lunes, 28 de julio de 2008


Gudariei egindako Oroimenaren Basoa aurkeztu dute Oiartzunen.Oiartzungo herritarrek 1936ko gerran eta ondorengo urteetan jasandako errepresioa oroitarazi zuten atzo, gerra hori herrira iritsi zeneko urtemuga zela baliatuz. Era berean, fusilamenduak eta lurperatzeak gertatu ziren lekuan eratu duten parkea aurkeztu nahi izan zuten atzo Kattin Txiki elkarteak eta bertan lanean ibili diren oiartzuarrek, Oroimenaren Basoa, hain zuzen ere. Gaiari lotutako erakusketa bat ere egun hauetan ikusgai dago herrian.Gara, Oiartzun * E.HAtzokoa bezalako egun batez, duela 72 urte, gerra iritsi zen Oiartzunera, Nafarroatik Gipuzkoara zabalduz. Orduko gertaera latzak oroituz, errepresaliatuak izan ziren gudariak omendu zituzten atzo, eta, bide batez, horiei eskainitako Oroimenaren Basoa aurkeztu zuten. Izen hori duen parkean fusilatutakoen gorpuak aurkitu dira, zehatzago errateko bi hobi, eta leku hori fusilamenduetarako eta horien osteko lurperatzeak egiteko erabiltzen zutela jakin da. Atzo estreinatutako gunearen xedea herritarrei eta bisitariei errealitate hori ezagutaraztea da....http://www.gara.net/paperezkoa/20080728/88873/eu/Gudariei-egindako-Oroimenaren-Basoa-aurkeztu-dute-Oiartzunen

No hay comentarios: