miércoles, 2 de julio de 2008



Asier Gomez de Salazar eta Jon Villanueva Barakaldoko gazteak atxilotu dituzte




2 gazte barakaldarrak atxilotuak izan dira Oarsoaldeko beste 8 gazterekin batera Oiartzunen agerraldia burutu ondoren. Gazteek eta beraien abokatuek salatu dute audientziak beraiek atxilotzeko hartu duen erabakia. Gazteek garbi utzi dute ez duela poliziaren aurrean deklaratu nahi. Atxiloketak Oiartzunen agerraldia burutu eta Donostiako epaitegian deklaratzen saiatzera joandakoan gertatu dira, bertan atxilotu ditu Polizia Espainolak. Donostiko komisaldegian atzo izan ostean eta gaur, asteazkenean, Oarsoaldeko 8 gazteak deklaratzen hasiak dira Barakaldoko Asier eta Jonen kasuan ondino ez da jakina noiz igaroko diren Grande Marlaska epailearen aurrean.Atxiloketak hauek salatzeko gaur asteazkena eta bihar ostegunean arratseko 8etan mobilizazioak burutuko dira Bide Onera plazatik abiatuta.

No hay comentarios: