martes, 8 de julio de 2008



Ekologistek azalpenak eskatu dizkiote Alderdi Popularrari



Barakaldoko Ezpitsua plataforma ekologistak Alderdi Popularraren jarrera kontraesankorrak agerian utzi nahi izan ditu prentsa ohar baten bitartez. Elkarteko kideek adierazi dutenez, maiatza aldean Alderdi Popularreko Esther Martinez legebiltzarkideak, Ezpitsua urteetan zehar burutu dituen aldarrikapenak proposamen batean jaso eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen. Aipatutako proposamen horretan honako eskaerak egiten zizkioten Eusko Jaurlaritzari:.-Kutsatutako lurzoruen azterketa osoa burutzea..-Ansio-Ibarretako eremuan azaltzen ari diren lindanez kutsatutako eremuak edo kutsatuak egon daitezkeenak ikuskapena.
Ekologistek beraien harridura adierazi dute, izan ere PP alderdiak, ekainaren 30ean erregistratutako eskaera batean, aurretik azaldutako proposamena alboratu egin duelako. Honako galdera hau luzatu nahi izan diete Alderdi Popularreko kideei: "Barakaldoko lurzoruaren kutsadura berez desagertu egin al da dagoeneko?..."

No hay comentarios: